1. |
Dardara hura
02:43
|
|||
Dardara hura
Han ginen, aita, senideok;
joan zinenean utzitako baratzera bilduak.
Leuna eta gozoa zen haizea,
bizia belar berriaren usaina.
Eta bat-batean isildu egin ginen.
Zu al zinen, aita,
airean zebilen dardara hura?
Zu al zinen?
Han ginen, aita, hitzik gabe,
Zuk ukituak zenituen haiek ukitzeko beldurrez.
Lanabesak, altzariak, harria…
Denak egunen joanak izoztuta.
Begiak jaso genituen orduan.
Zu al zinen, aita,
Airean zebilen dardara hura?
Zu al zinen?
|
||||
2. |
Errautsen argia
04:08
|
|||
Errautsen argia
Zimiko bat izaten da,
tximista bat begien artean;
gero urteen osinean amiltzen naiz
argi zuri batek kopetan jo arte.
Eta orduan oroitzen naiz,
eta hiltzen naiz.
Oroitzen naizenean
hiltzen naiz.
Bihotz jauzi bat izaten da,
erresumina garondo erdian
gero dirdai bizi bat sartzen zait buruan,
eta ahiturik uzten nau iraganean.
Eta orduan oroitzen naiz,
eta hiltzen naiz.
Oroitzen naizenean
hiltzen naiz.
|
Don Inorrez PV, Spain
Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat iragarri zuen 2016ko abenduan. Taldeko kantaria bakarlari gisa ari da ordutik
hona. Don Inorrez hortaz, Imanol Ubedaren alter ego bat da. Ezizen artistiko bat.
A finales del año 2016, el grupo tolosarra Bide Ertzean anunció un largo descanso. En ese instante nació Don Inorrez, proyecto en solitario de Imanol Ubeda.
... more
Streaming and Download help
If you like Don Inorrez, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp